Bizkaiko Emakumeen Sarea kultura eta sormen sektorean
Bizkaiko Emakumeen Sarea Esparru Kulturalean, BESEK ekimenak, emaitzak lortzen laguntzeko helburuarekin galdetegi publikoa argitara eman du. Ekimen honek kultura sortu, kudeatu eta bultzatzen duten emakumeen egoera aztertuko du.
Irialaren 21ean eta 22an Euskalduna Jauregian kulturaren inguruko topaketa bat egiteko aukera emango da, emakume sortzaileak eta profesionalak bilduz. Ekimen honek Bizkaian kultura mantentzen eta aberasten duten profesionalen beharrei erantzuteko politikak sortzen laguntzeko asmoa du.
Gainera, BESEK-ek bere ekimena publiko zabalari irekitzen dio, eta inkesta bat erabiliz emakume horien esperientzia eta beharrak ezagutzeko asmoa du. 7-10 minutu artean iraungo duen inkesta hau konfidentziala izango da.
Kongresuaren helburua, emakumeak indartzea da. Ekimena, doakoa izango da eta topaketak solasaldiak, tailer praktikoak eta elkartruketarako aukera guztiak eskaintzen ditu.



