Gaurko probak
Gaur, uztailak 14, Txarangen Batzordeak Santixauetako txarangen arteko jokoen edizio berriari hasiera emango dio. Ermuako koadrilek indarrak eta dohain artistikoak neurtuko dituzte bost egunez Orbe Kardinalaren plazan egingo diren proba dibertigarrietan.
Proben egutegia
Proben egutegia honakoa da:
- Asteartea 14: 19:00 – pepinoa eta triatloia
- Asteazkena 15: 19:00 – harra eta sokatira
- Osteguna 16: 21:00 – ogitarteko jan herrikoia
22:30 – txarangen abesti lehiaketa - Ostirala 17: 19:00 – adreiluak eta jatorrizko bekatua
- Astelehena 20: 19:00 – sokatirako finalak eta kuboen proba
- Asteartea 21: 22:30 – play-back lehiaketa
Saritutako irabazleak
Aurten, 2.700 eurotik gora banatuko da saritan, eskudirutan eta afarietarako txarteletan, bederatzi garaikur ere banatuko dira ondoen sailkatutako koadrilentzat.
Jokoen sari orokorra
- Lehen taldea: garaikurra, 450 euro eskudirutan eta herriko tabernetan afaltzeko balio duen 350 euroko txartela
- Bigarren taldea: garaikurra, 300 euro eskudirutan eta 200 euroko afarirako balea
- Hirugarren taldea: garaikurra, 200 euro eskudirutan eta 125 euroko afarirako txartela
Play-back lehiaketaren sariak
- Lehenengo taldea: garaikurra eta 600 euro eskudirutan
- Bigarren taldea: garaikurra eta 300 euro eskudirutan
- Hirugarren taldea: garaikurra eta 200 euro eskudirutan
