Elorrioko Udalak Etxebiden izena emateko deia egin die
Elorrioko Udalak jakinarazi du herritarrek Etxebiden, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, izena ematea ezinbestekoa izango dela Goietan alokairu sozialeko etxebizitzen esleipenean parte hartu ahal izateko. Datorren irailean esleipen prozesua egingo da, eta interesatuek ahalik eta lasterren alta ematea gomendatzen da.
Datorren udazkenean Goietan etxebizitzen sustapena egingo dela espero da. Etxebizitzok pertsona bakarreko edo bikoteentzat izango dira eta 45 eta 56 metro koadro artean egongo dira. Guztiak egongela-jangela eta sukaldea bateratua, logela, bainugela eta esekitokia izango dituzte. Gainera, etxebizitza guztiek aerotermia bidezko berokuntza sistema indibiduala edukiko dute, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetuz.
Nola eman izena Etxebiden?
Etxebide Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroa da, eta izena ematea ezinbestekoa da alokairu sozialeko etxebizitzak eskuratzeko. Izena emateko bi aukera daude: telematikoki, dokumentazioarekin batera, edo aurrez aurre, inprimatutako eskaera Zuzenean bulegoetan edo Etxebiderekin hitzarmena duten udaletan aurkeztuta.
Gogorarazten da pertsona bakoitzak eskaera bakarra aurkez dezakeela eta bi urtean behin inskripzioa berritu behar dela. Elorrioko Udalak etxebizitza bat eskuratu nahi duten guztiei izena emateko prozesua ahalik eta azkarren egitea gomendatzen die, datorren udazkenerako aurreikusitako esleipen-prozesuan parte hartu ahal izateko.
Informazio gehiago lortzeko, bisitatu Etxebideren webgunea.




