Ongarai auzoko jaien iragarpena
Ongarai auzoko jaiak ostiral eta larunbat honetan ospatuko dira. “Ongajai” elkarteko kideek egitarau aberatsa prestatu dute, hirugarren urtez jarraian, 39 urteko etenaldiaren ostean. Jaien irailoa ostiral honetan, ekainak 12, hasiko da Ongarai Eskolako jolastokian.
Ostiral arratsean, 18:00etatik 19:00etara, haurrentzako jolasak antolatuko dira, eta ondoren, helduentzat igel jokoaren txapelketa egingo da. “Fouraleda” gaita taldea kalean joango da 19:00etatik 21:00etara, eta gauean hiru musika talderen kontzertuak izango dira: “Four Seasons”, “Ealain” eta “Euskelga”.
Ekainaren 13an, goizeko 11etan, “Latuna Bando” txarangaren kalejira egingo da eta eguerdian, 12:00etan, pregoia irakurriko da, auzoko adinekoei omenaldia eginez. Txarangak girotuko du eguerdia, eta 14:30ean herri bazkaria egingo da.
15:45etik aurrera, “Libre” izeneko txotxongilo ikuskizuna egongo da, eta 17:30etik 19:00etara “Los Gavilanes” mariatxien txanda izango da. Musika zuzenarekin jarraituz, 20:00etan “Grezian” taldeak 80/90 hamarkadetako abestien bertsioak joko ditu. Festak jarraituko du “Begibide”-ren erromeriak gauerdira arte. Animazioa goizaldera arte “Bixent” DJak eskainiko du.
Auzoko ausartentzat bizikleta erronka antolatuko da 01:45ean, San Pelaiotik Ongaraino. Jai festa goxo amaitzeko, 3:00etan txokolate-jan herrikoia egingo da.




