Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren gaitzespena
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean gertatutako sexu-eraso larriaren aurrean bere gaitzespen irmoena adierazi du. Gertakari horiek emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen dituzte eta unibertsitate-bizitzan zein gizartean nagusitu behar diren errespetu, berdintasun eta duintasun printzipioekin bat ez datozenak dira.
Sailak erasoa jasan duen emakumeari eta haren inguruko pertsona guztiei babesa, elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi izan die. Gainera, haren intimitatea errespetatzearen eta suspertze-prozesua babestearen garrantzia azpimarratu du.
Gainera, Mondragon Unibertsitateak egindako elkarretaratzean parte hartu du Sailak, eta irmo gaitzesten du sexu-indarkeria mota guztiak. Azpimarratu du indarkeria matxista giza eskubideen egiturazko urraketa dela, eta hori konpontzeko erantzun irmoa, koordinatua eta denboran sostengatua eskatzen duela.
Sailak unibertsitate-ingurune seguruak eta berdinzaleak sustatzeko konpromisoa berresten du, baita hezkuntza-esparruan prebentzio, sentsibilizazio eta arreta-politikak bultzatzekoa ere. Azken finean, jarduken jarraipena egingo dute eta ikerketak gertakariak argitzen laguntzea espero dute.



