Lourdes Íscarrek lan-osasunean genero-ikuspegiaren garrantzia nabarmendu du
Osalaneko zuzendari nagusiak, Lourdes Íscarrek, parte hartu du ‘Emakumeak eta Osasuna’ jardunaldietan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak eta Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiak antolatutako ekitaldian. Jardunaldia Bizkaiko Batzar Nagusietan ospatu zen, eta bertan, lan-munduan emakumeen eta gizonen artean oraindik ere desberdintasunak daudela adierazi zuen. Desberdintasun horiek, laneko segurtasunean eta osasunean eragin zuzena duten faktoreak dira, hala nola enpleguaren segregazioa, soldata-arrailak eta ordaindu gabeko lan-gainkargak.
Testuinguru horretan, Íscarrek Osalanek genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan integratzeko egiten ari den lanari buruzko informazioa eman zuen. Horretarako, Osalanek genero-taldea sortu du, eta ekintza teknikoak garatzen dituzte, datuen analisi sistematikoa, ikerketa espezifikoak eta beste erakundeekin lankidetza eginez, besteak beste, Emakunderekin eta Lan Ikuskaritzarekin.
Gainera, Osalanen webgunean sarbide publikoa izango duen online ikastaro bat prestatu dute, integrazio-lan hori errazteko. ‘Prebentzioan genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da lan seguruagoa eta osasungarriagoa lortu ahal izateko’, adierazi zuen Íscarrek.



