2026ko Tomate Lehiaketa
San Joan Dolozko festetako testuinguruan, irailaren 30ean, 12:00etan, frontoian XIV. Tomate Lehiaketa ospatuko da. Lehiaketa honek gure adinekoen ekimen tradizionalak eta ekologikoak sustatu nahi ditu, salmentan dauden tomate zaporegabeen aurrean.
Lehiaketan parte hartzeko, Bakion tomateak hazten dituzten guztiak izena eman dezakete (beraz, negutegiak baztertu egiten dira). Parte-hartzaile bakoitzak 3 bat unitate edo 300 gramo cherry-tomate eta 500 gramo gainerako tomateetatik bi barietate aurkeztu ditzake. Gainera, irabazleek beste parte-hartzaileekin euren haziak partekatuko dituzte, hazkuntza sustatuz.
Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da, Kultur Etxean. Izen-ematean, pertsona datuak, baratzaren kokalekua, barietatearen izena eta haren jatorria aurkeztu beharko dira.




