Ermua Santixau jaien hasiera
Gaur, 19:00etan, Ermua herriak ‘Santixau’ jai nagusiak abiarazi ditu. Miguel Ledesma Blanco triatletak suziria bota du eta jaien hasiera ofiziala eman du. Bertako kaleetan, milaka lagun dabiltza ohiko desfilean, dantzan txarangak eta batukada taldeak lagunduta.
Gaurtik astelehenera bitartean, jaiegun nagusiak biziko dira, jarduera ugari eta giro koloretsuarekin. Aarari 77 orduko iraupena izango dute, astelehenean agur esan arte, su artifizialekin eta Travelling Brothers Big Band taldearen kontzertuarekin amaituz. Goza dezagun, gorputzak eta patrikak eutsi arte!
Gora Santixauak!



