Ertzaintzaren motozikleten kontrola udarako indartuko da
Ertzaintzak, udaltzaingoari lagunduz, motozikleten zaintza eta kontrola indartuko du larunbata honetan, ekainaren 14an, hasiko den kanpainaren bidez. Kanpaina honetan ekain, uztail eta iraileko asteburuetan egingo da, ibilgailu mota hau gehien erabiltzen den garaian.
2026 urterako programatu den Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko kanpainen egutegiaren parte da. Guztira, 33 kanpaina egitea aurreikusten da. Iaz, kontrol-kanpainen esparruan, Ertzaintzak 451 zaintza-operatibo burutu zituen, 1.735 ibilgailu ikuskatu eta 231 salaketa jarri ziren arau-hausteen ondorioz.
2025ean, 10 motozale hil ziren Euskadiko bide-sarean, horrek trafikoko biktimen %23,8 irudikatzen du. Aurten, bi motorzale hil dira. Abiadura desegokian gidatzea, arauz kontrako aurreratzeak, distrakzioak, trebetasun faltak, ekipamendu egokia ez eramatea eta alkohola edo drogak kontsumitzea dira istripuak izateko arrisku-faktore nagusiak.
Azken urteetan, hildako motozaleen kopuruak behera egin du, baina kolektibo zaurgarrien artean biktima gehien erregistratzen duen taldea dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak prestakuntzarekiko apustua egiten jarraitzen du, doako ikastaroak eskainiz motozaleen trebetasunak hobetzeko.
Motor ibilgailuen kopurua urtez urte igotzen ari da. 2024 amaieran, Euskadin 163.682 motor zeuden erregistratuta (Bizkaian 72.663, Gipuzkoan 71.496 eta Araban 19.523).




