Eusko Jaurlaritzak eta Enkarterriko mankomunitateak GAZ zerbitzua ireki du
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak eta Enkarterriko Mankomunitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Gazteen Ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua (GAZ) eskualdean abiarazteko. Zerbitzu honek gazteei emantzipazio-prozesuetan laguntzeko helburua du, landa-eremuetako gazteen beharrak asetuz.
GAZ funtzio nagusia informazioa eta orientazioa eskaintzea izango da, baita aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua ere. Zerbitzuak Arangureneko bulegoetan kokatuko da, eta 16 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Horrekin, gazteen emantzipazioa sustatu nahi da, Bizkaiko landa-eremuan.
Nerea Melgosa sailburuak adierazi duenez, zerbitzuak




