Bilboko Udaltzaingoaren eta SOS DEIAK-en integrazioa
Segurtasun Sailak kudeatzen duen Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa (SOS Deiak) eta Bilboko Udaltzaingoak zerbitzu telematiko aurreratuen bidez hasi dira komunikatzen 2026ko maiatzaren 13tik. Horrela, Bizkaiko hiriburuari loturiko larrialdiekin lotutako jarduketetan bi erakundeen arteko koordinazioa hobetuko da.
Bilboko Udaltzaingoak sistema horretan sartzen den EAEko bigarren udaltzaingo izatea lortu du, Donostiako Udaltzaingoak 2020an egin bezala. Horrela, komunikazio-pasabide informatikoak egungo telefono-sistema ordeztuz, informazio-trukeak berehalakoak izango dira, eta transmisioan egon daitezkeen akatsak saihestuko dira.
Aldaketa honen bidez, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren parte diren erakundeekin informazioa partekatzeko aukera ere izango dute. Bilboko udaltzaingoaren aplikazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren larrialdi-sistema integralaren arteko konexioari esker, datuak eta jakinarazpenak bi norabidetan trukatuko dira. Horrela, larrialdiak irekitzeari dagokionez, alerta-egoera momentuoro abisatu ahal izango da, eta mobilizatutako baliabideen egoera operatiboa ezagutu ahal izango da.
Sistema informatiko hau, EUSKARRI izenekoa, Bilboko Udaltzaingoa barne hartzen duen larrialdiak osorik kudeatzeko plataformaren oinarria da, eta bertan daude Eusko Jaurlaritzako Ertzaintza, Donostiako Udaltzaingoa, Osakidetza-Emergentziak, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa, eta foru-aldundietako suhiltzaileak.




