Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bitartez, eta Iberdrolak hitzarmen bat sinatu dute Urdaibaiko Biosfera Erreserban sare elektrikoak lurperatzeko. Hitzarmen honekin, bi erakundeek bizikleta-bide foralen eraikuntzarekin eta inguruan dauden sare elektrikoen modernizazioarekin lankidetza estua ezarriko dute.
Helburua, lankidetza-esparru bidez sinergiak sortzea da, paisaian hobeto integratzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko, Balio ekologiko handiko naturagune babestu batean. Hitzarmenak Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren 5. linea eragingo dio, Gernika eta Bermeo lotzen dituena.
Obrak bi erakundeen aldetik koordinatuta egingo dira, ingurumenaren gaineko eragina gutxituz eta baliabideen erabilera optimizatuz. Lankidetza honek, ingurumen-balio handiko eremuetan mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoa indartzen du, batez ere Urdaibain.
