Iurretako Enpresa Proiektuen Lehiaketaren 18. edizioa martxan da

Iurretako Udalak Enpresa Proiektuen Lehiaketa abian jarri du

Urtero bezala, Iurretako Udalak herrigunean ekintzailetza sustatu, enplegua bertan sortu eta tokiko merkataritza indartzeko Enpresa Proiektuen Lehiaketaren 18. edizioa martxan jarri du. Lehiaketa tradizio bihurtu dena, aurten ere sari erakargarriak izango ditu, irabazleek 6.000 euro irabaziko dituzte. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Iurretako herri-erdigunean kokatutako proiektuak izango dituzten pertsona fisikoek eta enpresa txiki eta ertainek, baldin eta Amilburu Musikarien Plaza, Bidebarrieta, Bixente Kapanaga, Dantzari, Fray Juan Askondo, Maspe, Padureta, Zubiaurre eta Uralde kaleetan kokatuta badira. Azkenik, beharrezkoa izango da lokalaren aurrealdea egokitzea burutuko den jarduera identifikatzeko.

Jarduera hasteko epea

Proiektuek gehienez 6 hilabeteko epean ekimena abiatu beharko dute eskaera epea amaitzen denetik aurrera eta gutxienez urtebetez mantendu beharko dute. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31n amaituko da, 23:59etan.