Bakioko EAJ-PNVk Urkitza HLHI handitzeko inbertsioa balioetsi du
Bakioko EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako 9,37 milioi euroko inbertsioa balioetsi du Urkitza HLHI handitzeko. Obra estrategiko hau udalerriarentzat garrantzitsua da, eta jada hasi dira lanak. Alderdi jeltzalearen iritziz, proiektu honek hezkuntza-komunitatearen egungo eta etorkizuneko beharrak asetzeko lan egingo du eta baita Bakioko irakaskuntza publikoaren kalitatea indartzen ere.
Bakioko EAJ-PNVk gogorarazi du Gobernu Kontseiluak urtarrilean onartu zuela inbertsio garrantzitsu hau, azken urteetan Bakion hezkuntza arloan egindako inbertsio handienetako bat izanik. Obrek agerian uzten dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak udalerria eta bertako familiak hezkuntza-azpiegituren hobekuntzan duen konpromisoa.
Alderdiak azpimarratu du eskola handitzeko beharra zela instalazioak udalerriaren bilakaerara egokitzeko, ikasle, irakasle eta hezkuntza-komunitateari espazio egokiagoak eskaintzeko. “Urkitza HLHI handitzea hezkuntza-komunitatearen aspaldiko beharra zen, eta gaur egun errealitate bihurtzen hasi da. Udalerriarentzat oso inbertsio garrantzitsua da”, adierazi dute.
Gainera, EAJ-PNVk azpimarratu du inbertsio hauek udalerrien benetako beharrei erantzuteko konpromisoa dutela eta eskola publikoa sendotzeko goi mailako erakundeak izatea funtsezkoa dela. Bere ustez, Bakiok hezkuntza-zentro moderno bat izango du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatua.
