eLankidetzak 235.000 euro bideratuko ditu bakea eraikitzera
eLankidetzak, Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, bi dirulaguntza zuzen onartu ditu, guztira 235.164,94 eurokoak, giza eskubideen defentsa eta bakearen eraikuntza indartzeko. Dirulaguntzak Kolonbian eta Afrikako herrialdeetan ezarritako ekimenak finantzatzeko izango dira, tokiko eragileekin lankidetzan aritzeko aukera emanez.
Lehenego laguntzak 150.000 eurokoak izango dira eta PHARE Territorios Globales erakundeari emango zaizkio. Ekimenaren helburua Latinoamerikan bakearen agenda indartzea da, beharrezko ezagutzak eta esperientziak partekatuz. Bestalde, giza eskubideen defendatzaileen gaitasunak indartzeko 85.164,94 euroko dirulaguntza emango zaio Beningo Fondation Défenseurs d’Afrique erakundeari, mendebaldeko Afrikan giza eskubideen babesari lotutako esperientzia handia duena.
Dirulaguntza horiek eLankidetzaren 2025-2026 aldirako lehentasunez jorratuko dira, giza eskubideen sustapena, nazioarteko elkartasuna eta lankidetza-politiken indartzeko asmoarekin.
