Abuztuan, zortzi film kalean ikusteko aukera izango dugu

Udako zine eskaintza Ermuan

Ermuak udako zine eskaintza bat prestatu du, abuztuan kalean ikusi ahal izango diren proiekzioekin. Udaleko kultura sailak zortzi film programatu ditu, genero, adin eta gustu desberdinetako tituluak eskainiz. Proiekzioak doan izango dira, aire zabalean, eta adin guztietarako egokiak izango dira, gaztelaniazko eta euskarazko tituluak izango dituzte.

Saioak astelehen eta asteazken gaueko 10etan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan. Euria egin ezkero, Santiago parrokia-elizako arkupeetara lekualdatuko dira. Proiekzioek edukiera mugarik gabea izango dute!

Proiekzio datak eta tituluak