Euskotrenen zerbitzu berezia Ermuko Santixau jaietan
Euskotrenek uztailaren 24 eta 25eko gauetan zerbitzu berezi bat eskainiko du, Ermua – Elgoibar tartean, bi noranzkoetan. Era berean, larunbatetik igandeetarako gauetan, Matiko/Bilbo-Deba tarteko ohiko zerbitzua indartuko da.
Trenez bidaiatuko dutenen eskura, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen da, Euskotrenen APP ofizialean edo webgunean. Horretarako, tren ordutegien taula informatibo eta lagungarria ere prestatu da.
Nolanahi ere, Euskotrenek datu ofizialak lehentasunez kontsultatzeko gomendatzen du, APPean eta webgunean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileekin harremanetan jar daitezke geltokietan edo 944 333 333 telefono zenbakira deituz.
