Kurutziagako Gurutzea Zaharberrituko da
Elorrioko Udalak Kurutziagako gurutzea zaharberritzeko lanak abiatuko ditu egun hauetan, herriko ondare historiko eta artistikoaren kontserbazioa bermatzeko. Lanek 28.329,73 euroko aurrekontua izango dute, helburu hau betetzeko: 1522ko hareharrizko gurutzea zaharberritzea eta etorkizunerako kontserbazioa bermatzea. Lanok 3-4 aste irautea aurreikusten da, eta ez dute trafikoan inolako eraginik izango.
2023an Elorrioko baliabide turistikoen egoeraren ikuskapenaren ondoren, hainbat gurutzek zaharberritze-lanak behar zituela ikusi zen. Lehentasunezko esku-hartzea Santa Anako gurutzean egin zen 2024an, eta iaz, Txanberiko gurutzea zaharberritu zen. Aurten, Kurutziagako gurutzea izango da lehentasuna, Elorrioko ondarearen elementu garrantzitsuenetakoa delako.
Elorrioko gurutzeen multzoa Euskal Autonomia Erkidegoan kontserbatzen den ugariena da, eta erkidego osoan inbentariatutako gurutzeen %10 inguru biltzen ditu. Kurutziagako gurutzea, 1522ko inskripzioa duena, zaharrena eta garrantzitsuena da. Hori dela eta, haren kontserbazioa ezinbestekoa da.
Zaharberritze-lan honekin Udalak Elorrioko ondare historikoa babesteko eta etorkizuneko belaunaldiei egoera onean transmititzeko konpromisoa berretsi nahi du.
