Eusfit Mugiment 2025-26 ikasturte amaiera irakasleen iritzia

Eusfit Mugiment ekimenaren amaiera

2025-26 ikasturtearen amaierarekin batera, Eusfit Mugiment ekimena ere amaitu da. Aurten, 55 ikastetxe ezberdinetako 94 irakaslek parte hartu dute proiektuan. Eskerrik asko guztioi zuen konpromiso eta lanagatik!

Irakasleen iritziak funtsezkoak dira

Irakasleen iritziak funtsezkoak dira guretzat hobetzen jarraitzeko. Horregatik, ikasturte honetan parte hartu dutenen iritziak eta balorazioak jasotzeko galdetegi bat prestatu dugu. Hemen galdetegiaren emaitzak irakur ditzakezue.

Txostenak irailean argitaratuko dira

Ikasturteko emaitzak sakon landuko ditugu, eta irailean ikasturteko txostena argitaratuko dugu ondorio nagusiekin. Mila esker parte-hartzaile guztiei! Indarrak berrituta, oporren ostean Eusfit Mugiment 26/27 edizioari ekingo diogu!