Kaleko zine zikloaren bigarren proiekzioa
Gaur, gaueko 21:00etan, Space Jam: Aro berria filma proiektatuko da San Pelaio parkean, haur eta familientzako kaleko zine zikloaren barne. Euria iristen bada, proiekzioa espazio estalira lekuz aldatuko da.
2021eko estreinaldia izan zuen Space Jam: Aro berria, Malcolm D. Leeg zuzendua. Animazioa eta live-actiona nahasten dituen film honek, Space Jam: El juego del siglo izeneko filma jarraitzen du. LeBron James, NBAko superstarra, eta bere semea, Dom, Warnerren istorioetako unibertsoan harrapatuta geratzen dira ‘AI G’ izeneko indar misteriotsu baten esku.
film honetan, Bugs Bunnyk eta Looney Tune eta lagunek LeBronen semea erreskatatzeko misio bat abiatzen dute. Horretarako, ‘AI G’-ren plan misteriotsua ulertu eta saskibaloi partida epiko bat irabazi beharko dute, NBAko eta WNBAko izar handien super bertsio digitalak eskitzen diren partida, mundu osoaren begibistan.
Datorren proiekzioa
Hurrengo astelehenean, uztailaren 6an, zikloaren hirugarren filma, Momiak, euskaraz proiektatuko da, gaueko 21:00etan San Pelaion.
