Aldundiak Ekuadorren Justiziaren arloko nazioarteko lankidetza foro batean parte hartu du

Aldundiak Ekuadorren Justizia Errestauratiboaren Nazioarteko I. Foroan parte hartu du

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Teresa Laespada diputatuaren gidaritzapean, Quiton egin den Justizia Errestauratiboaren Nazioarteko I. Foroan parte hartu du. Foro hau Bizkaia Koopera foru-estrategiaren parte da, eta IRSE.EBI eta Warmi Ametsak erakundeek antolatu dute.

Topaketan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak ere parte hartu du. Laespadak adierazi duenez, justiziaren eta giza eskubideen arloan Ekuadorren eta Euskadiren arteko elkarlan iraundia ezartzeko helburua du foroak.

Laespadaren hitzetan, “nazioarteko lankidetza proiektuak bultzatzearen garrantzia” azpimarratu da, gizarte kohesionatuagoen eraikuntzan laguntzen duelako, ezagutza partekatuz eta profesionalen sareak sortuz.

Foroak bi eguneko agenda izan zuen, lehenengo egunean esperientzien baliozkotzeak eta arau-esparrua aztertu zituzten. Bigarren egunean Ekuador-Euskadi Sarearen eraikuntza izan zen azpimarragarria, gainera, justizia errestauratiboaren inguruko adibideak aztertu ziren.