Bizkaiak 100.000 euro bideratuko ditu Venezuelan laguntza humanitariorako
Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu Venezuelan larrialdi humanitarioko laguntzara. Finantzazioa UNICEFen bitartez bideratuko da eta aldi baterako aterpeetan bizi diren biztanleei ur segurua eta oinarrizko higiene baldintzak bermatzeko erabiliko da. Biztanleen osasuna babesteko, edateko uraren hornidura funtsezkoa da gaixotasun agerraldien prebentzioan.
Teresa Laespada, ahaldun nagusiordeak, adierazi duenez, “bizitza arriskuan dagoen lekuetan berehalako erantzunak ematea” garrantzitsua dela. Bizkaiak, bere ahalmen guztiak erabiliz, oinarrizko eskubideetara eta beharretara sarbidea bermatzen saiatuko da, baita muturreko egoeren aurrean ere.
Horretarako, lehentasuna emango zaio ur seguruaren hornidurari, hala nola, uraren garraio, banaketa puntuen eta tratamendu sistemeen instalazioa, eta familiei higiene kitak entregatuko zaizkie. Gainera, aldi baterako saneamendu azpiegiturak instalatzen lagunduko da, baldintza higiene egokirik ez izateari lotutako arriskuak murrizteko.
Higienearen sustapen ekintzak ere egingo dira komunitate mailan, gaixotasunen prebentzioa eta praktikak indartzeko, batez ere umeen eta zaintzaileen artean. Ekintza hauetako batzuk, agintarien eta eragile humanitarioen koordinazioarekin, eremuen bizi baldintzak egonkortzeko aukera emango dute eta, epe laburrean, bizitzak salbatu eta, epe ertainean, funtsezko zerbitzuak lehengoratzeko oinarriak ezarriko dituzte.
