II. Mugiment Pausu Erronkaren Ebaluazioa: Emaitzak Atera Dira

II. Mugiment Pausu Erronkaren Ebaluazioa

II. Mugiment Pausu Erronkaren ebaluazioa burutu da, eta emaitzek erronka honek harrera ona izan duela erakusten dute. Ekimen hau hiru astez iraundu da, eta 1.106 lagunek izena eman dute, eta horietatik 707k modu aktiboan parte hartu dute, beren mugikorren bidez eguneroko pausuak erregistratuz.

Parte-hartzaileek guztira 118.498.363 pausu metatu dituzte, datu hori lurrari bi bira oso emateko adina distantzia egiteko adina da.

Parte-hartzaileen esperientzia ezagutzeko egindako gogobetetasun inkestan, 56 pertsonak hartu dute parte, eta emaitza nagusiak honako hauek izan dira:

Jasotako iritziek erronkak pertsona askoren eguneroko jarduera fisikoa sustatu eta motibazioa indartu duela agerian uzten dute. Halaber, aplikazioari eta antolaketari buruz hobekuntza-iradokizun baliotsuak jaso ditugu, eta horiek etorkizuneko edizioak hobetzeko kontuan izango ditugu.

Ebaluazio txosten osoa hemen kontsulta dezakezu.