Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren aurkezpena
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren kontsultarako organo gorenak, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, lankidetza publiko-soziala indartzeko helburua du. Urtean zehar hainbat bilera egiten dira, eta gaurko bilera Lakuan izan da. Bertan, organo honek izen berri bat, ELKAR-HITZ, aurkeztu du.
Mahai honek, pobrezia, aisialdi hezitzailea, desgaitasuna, osasun mental, familia ugari, immigrazioa eta ekonomia solidarioa bezalako gaiei buruzko erakunde eta federazioen ordezkariak batzen ditu. Gaurko bilerako, Nerea Melgosa sailburuak gidatu du ekitaldia, eta hainbat erakundetako bozeramaileak ere izan dira, hala nola Sareen Sarea, FEVAS, REAS Euskadi, Astialdi Sarea, EHLABE, Elkartean, Hirukide, Euskofederpen, Lares Euskadi, Fedeafes eta Gizatea.
