Durango Kantari Ekimen Berria
Igande honetan, ekainaren 28an, Durangok Durango Kantari ekimen berri bat ospatuko du, herritarren parte-hartzea eta kantua sustatzeko helburua duena. Jarduera 12:30ean izango da, udaletxeko plazan, eta Egundo I taldearen parte-hartzea izango du.
Udaletik herritarrak gonbidatu nahi dituzte elkarrekin kantatzera eta topaketa hau disfrutatzera. Parte hartzea errazteko, Durango Kantari abesti-liburua QR kode baten bidez deskargatzeko aukera egongo da, ekitaldiaren karteletan egongo da eskuragarri.
