Elorriok 2027ko Aurrekontu Parte-Hartzaileak martxan jarri ditu

Elorriok 2027ko Aurrekontu Parte-Hartzaileen prozesua abian jarri du

Ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartean, Elorrio herritarrek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Udalak aurrekontu parte-hartzaileen ekimenean 50.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenak gauzatzeko.

Udalak prozesu hau martxan jarri du helburu argi batekin: elorriarren eta herriarekin lotutako pertsonen ideiak jasotzea, eta udalerria hobetzeko proiektuak elkarrekin diseinatzea.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 22an hasiko da, eta uztailaren 6ra arte zabalik egongo da. 16 urtetik gorako guztiek parte hartu ahal izango dute, eta ez da Elorrion erroldatuta egotea beharrezkoa. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak, udal-eskumenekoak, interes orokorrari erantzuten badiote, eta 50.000 euroko kopuruari egokitzen bazaizkio, proposamen kopuru mugagabea aurkezteko aukera izango dute.

Proposamenak aurkezteko, herritarrek hainbat modu izango dituzte: online edo aurrez aurre Udaletxean eta Iturri Kultur Etxean jarriko diren postontzien bitartez. Udalak, halaber, informazio-gune ibiltariak jarriko ditu herritarren zalantzak argitzeko eta parte-hartzea sustatzeko, ekainaren 26an eta uztailaren 3an, Udaletxe inguruan eta Esteibarlanda inguruan.

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera; Elorrioren etorkizuna eraikitzen lagunduko duten ideiak partekatzera.