Tabirako udako igerilekua zabalik!
Durangarrek Tabirako udako igerilekuez gozatu ahal izango dute ostegun honetan hasi eta irailaren erdialdera arte irekita egongo diren hiru hilabetez. Durangoko Udalak ekainaren 18an jarriko du martxan denboraldia.
Ordutegia ekainean, uztailean eta irailean 10:30etik 21:00etara izango da, eta abuztuan 09:00etatik aurrera. Horrek, instalazio horien erabilera luzeago izatea ahalbidetuko du.
Gainera, bonuak eskuragarriDurango Kirolak aplikazioan, webgunean eta Landako II bulegoan, herritarrek modu erosoan lortzeko.
Tabirako igerilekuak 1.900 lagunentzako edukiera
Ur-parkeak martxan
Bestalde, Tabirako eta Otamotzenako ur-parkeak ekainaren 15etik zabalik daude, udako aisialdi eskaintza indartuz, bereziki bero handiko hilabeteetarako.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu udako denboraldian aisialdirako guneez gozatzera.
