Osakidetzak EPEari buruzko informazioa
Osakidetzak 2023-24-25eko EPEaren lehen faseko probak asteburu honetan, ekainaren 19tik 21era, Barakaldoko BECen egingo ditu. Prozesu historiko honetan 101.693 izangai bilduko dira, biztanleria aktiboaren % 10, lanbide-kategoriatan 3.764 plaza lortzeko aukera izango dute.
Deialdi honen tamaina antolaketa erronka handia dakar, eta helburu nagusia pertsona guztiek probak berdintasun-baldintzetan burutzeko aukera izatea da, inguruabar pertsonalak edozein direla ere. 700 pertsona inguru egokitzapenak eskatu dituzte azterketa egiteko, bakoitzak azterketa indibidualizatu bat eskatzen baitu, planifikazio zehatza eta teknikoen eta giza baliabideen mobilizazioa beharrezkoa izanik.
Egokitzapen gehienak doikuntza teknikoekin lotuta daude, koadernoak formatu egokituetan entregatzeko, adibidez. Gainera, BECen desgaitasuna duten pertsonentzako berariazko guneak prestatu dira, non laguntza teknikoak eta giza laguntzak emango diren, proben baldintza baliokideak bermatzeko.
Osasun-arrazoiak direla eta azterketa egitera joan ezin diren pertsonen parte-hartzea ere erraztuko da, proba aldi berean eta baldintza baliokideetan egiteko mekanismo alternatiboak antolatuz. Neurri horiek logistikan eta koordinazioan ahalegin handia eskatzen dute, pertsona bakoitzak bere eskubideak behar bezala baliatzeko aukera izan dezan.
Prozesu hau Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bultzatutako eredu berrian sartzen da, aukerakberdintasunaren printzipioa ezartzen duen eta osasun-sistema publikoaren indartzea bilatzen duena.
