Durangoko Udal Euskaltegiaren ikastaroen matrikulazioa irekita
2026ko udarako ikastaro intentsiboen matrikulazioa irekita dago Durangoko Udal Euskaltegiaren webgunean eta aurrez aurreko izen-ematean. Ikastaro hauek euskara ikasten aurrera egin nahi duten guztiendako dira, B1, B2 eta C1 mailak prestatzeko helburuarekin. Ikastaro hauetara matrikulatzeko aukera izango dute Euskaltegiara lehen aldiz hurbiltzen diren pertsonek, baita aurreko urteetan parte hartu dutenek ere.
Matrikulazio epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik, eta izena emateko Euskaltegiko bulegoetan edo webgunean egin beharko da. Herritarrentzako arretako ordutegia honako hau izango da:
- Astearte eta asteazkenetan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 18:00etara.
- Ostegun eta ostiraletan: goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiago jasotzeko, Euskaltegira bertaratu daitezke edo 946 030 040 telefonora deitu dezakete, baita 630 710 168 WhatsApp bidez ere.
