Durangoko Udalaren ekimena
Durangoko Udala euskararen erabilera indartzen ari da merkataritza eta ostalaritza arloetan dirulaguntzen bitartez. Dirulaguntza hauek, iragarkiak, web orriak eta elementu bisualak euskarara egokitzea ahalbidetzen dute. Gainera, formakuntza ikastaroak eskaintzen dituzte profesionalentzat eskaera dagoenean.
Bestalde, “Euskaraz barra-barra” proiektua martxan jarri da, eta bertan euskaraz hitz egin daitekeen guneak identifikatzen dira. Euskara Telefonoa zerbitzuak itzulpenak, testuen zuzenketa eta hizkuntza kudeaketan aholkularitza eskaintzen du. Halaber, praktika onen dekalo bat ere prestatu dute euskararen presentzia handitzeko eguneroko jardueretan.
