Elorrioko Futsal Cup txapelketa mistoa
Ekainaren 5ean, 6an, 12an eta 13an, Elorrioko Buskantza Areto Futbol Elkarteak Elorrioko Futsal Cup urteroko txapelketa mistoa antolatuko du kiroldegian. 18 urtetik gorako jokalarientzako lehiaketa da, eta kirola, parte-hartzea eta giro ona bultzatzeko helburua du.
Taldeek lehiatzeko aukera izango dute, eta aurreikusten da gutxienez 12 taldek parte hartuko dutela. Parte-hartze kuota 100 eurokoa izango da. Izen-ematea ekainaren 1era arte zabalik egongo da, eta irabazleek sari ekonomikoak jasoko dituzte: irabazleak 500 euro, bigarren sailkatuak 300 euro, eta hirugarrenak 100 euro.
Antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte ekimen honetan parte hartzera, giro ezin hobean kirola disfrutatzea erakusteko.
