Eusko Jaurlaritzak 420 mila euro bideratuko ditu diagnostiko edo kontziliazio-planen laguntzetara

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresetarako

Eusko Jaurlaritzak 420.000 euroko laguntzak onartu ditu, Euskadin lan egiten duten enpresa edo langile autonomoentzako, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzeko diagnostiko edo ekintza planak egiteko. Guztira, uztailaren 2tik irailaren 30era luzatuko da eskabideak aurkezteko epea.

2026ko deialdi honek, zenbait berrikuntza biltzen ditu, hala nola onuradunen profila zabalduz eta aurrez egindako planak eguneratzeko laguntzak ere jasotzen ditu.

Laguntza hauen bidez, publikotik eginiko inbertsioen eraginkortasuna bermatu nahi da, eta, horretarako, eragin-memoria bat aurkeztu beharko da.