‘Bertokoak Berton’ ekimenak arrakasta handia izan du

‘Bertokoak Berton’ ekimenak harrera bikaina izan du

Udalerriko auzoetan topaketa eta partaidetza guneak sortzea helburu duen ‘Bertokoak Berton’ ekimenak arrakasta handia lortu du. Amorebieta-Etxanoko Udalak proiektu kultural, kirol eta hezitzaileak herritarrengana hurbiltzen dituen jarduera hau positiboki baloratu dute bizilagunek. Hain zuzen ere, parte-hartzea %20 igo da aurreko edizioekin alderatuta.

Urria eta ekaina bitartean, 49 jarduera antolatu dira Euba, San Miguel, Boroa eta Etxano auzoetan, eta guztira 501 lagunek parte hartu dute. Parte-hartzea auzoaren arabera banatuta: Euban 180, San Miguelen 105, Boroan 104 eta Etxanon 112 parte-hartzaile izan dira. Emakumeek %90eko nagusitasuna izan dute, gehienak 60 urtetik gorakoak.

Jarduerak anitzak izan dira, hala nola txokolate, xaboia eta pomada tailerrak, decoupage, inprobisazioa, ferementatuekin eta barazkiekin egindako pateak, bingarik, hazi-poltsa, pasta ekologikoa, mugikorrarekin argazkilaritza, gyozak, monologoak, antzerkia, kontzertuak eta hainbat jarduera burua aktibatzeko. Denak arrakastaz burutu dira, parte-hartzaileen segurtasun eta erosotasuna bermatuz.

Parte-hartzea

Parte-hartzaileen asebetetze maila neurtzeko, 359 pertsonek balorazio fitxa bete dute, zenbait aldagai kontuan hartuta: jardueraren iraupena, edukia, espazioa, eguna eta ordutegia, eta arduradunaren prestaketa. Irizpide guztiek 4,9ko batez besteko nota lortu dute 5eko eskalan, eta emaitzek proiektuak herritarren itxaropenak betetzen dituela adierazten dute.

Hurrengo edizioetarako, 60 urtetik gorakoen asebetetze maila mantendu nahi da, eta aldi berean gazteagoak erakartzea da helburua, programako ekintzak parte-hartzaile guztientzat antolatuz. Gainera, ekimenak gizarte kohesioan eta komunitatearen sorkuntzan duen eragina zehaztasun handiagoz neurtzeko tresnak hobetzea planteatzen da.