II. Mugiment Pausu Erronka amaituta
Maiatzaren 11 eta 31 bitartean ospatu den II. Mugiment Pausu Erronka arrakastatsua amaitu da. Jarduera honek herri eta hirietako txokoak mugimenduz bete ditu, osasungarriak diren ohiturak sustatzeko eta erronka komun bati aurre egiteko asmoz.
Partaideek, guztira 712 aktibo izan dira, eta euren ahaleginari esker, 115.728.146 pausu metatzea lortu da. Zorionak parte hartu duzuen guztioi!
Azpiko irudian aurtengo irabazleak eta udalerrien arteko sailkapenaren xehetasunak ikus ditzakezue. Sailkapen orokorrean, herritarrek emandako pausoak eta udalerri bakoitzeko partaideen kopurua hartu dira kontuan, oreka bermatzeko.
Aurtengo edizioan, sari berezi bat banatu da, eta Durango irabazlea izan da, 74 parte-hartzailerekin. Gainera, emakumezko eta gizonezko banakako saridunek eta desgaitasun aitortua dutenen artean pausu gehien eman dituztenek aipamen berezia merezi dute. Zorionak guztioi!
