Sestao, burdinaren labirintoa turistikoan
Sestao eta Eusko Jaurlaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren bidez, burdinaren labirintoa izeneko app turismoa aurkeztu dute. Eckimen honetan, ibilbide turistikoak, jatelekua, lo egiteko lekuak eta Sestaon egin beharreko ekintzak ezagutarazteko informazioa ematen da.
Gainera, Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planari esker, ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak jarri dira Labe Garaiaren ingurunetan, eta bizikleta elektrikoak aparkatzeko guneak ere sortu dira, La Puntako gunean, Ibarzaharrean eta beste hiru leku desberdinetan. Jarduketa horiek Sestaoko industria-turismoa indartzeko asmoarekin burutu dira, bisitariek esperientzia hobea izan dezaten.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Sestao hautatu du 2023ko Euskadiko Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planean sartzeko, 2.160.000 euroko laguntza ekonomikoarekin. Hainbat ekintza burutuko dira, horien artean, seinale turistikoak ezartzea eta liburuxka digital interaktiboa sortzea. Sestaoko alkateak, Gorka Álvarezek, proiektu honen garrantzia azpimarratu du, turismoaren arloan Euskadiko erreferentzia izateko bidean aurrerapausoak ematen direla adieraziz.
