II. Euskadiko LGTBIQ+ Familien Jardunaldian familia horien ikusgarritasunari eta estigmei buruz hausnartu da

II. Euskadiko LGTBIQ+ Familien Jardunaldia Bilbon

Gaur hasi da Euskadiko LGTBIQ+ Familien Jardunaldien bigarren edizioa, Bizkaia Aretoan (EHU) Bilbon, eta bihar amaituko da. Topaketa honetan, ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta LGTBIQ+ familien kideak elkartu dira, familia horien ahalduntzea ikusarazteko eta sustatzeko helburuarekin. SEHASKA elkarteak nazioarteko hizlariak bildu ditu jardunaldian.

Jardunaldiaren hasieran, Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendari Txema Ezkerrak jardunaldiaren garrantzia nabarmendu du, elkarrizketa eta LGTBIQ+ familiek eguneroko bizitzan aurre egin behar dieten erronken ezagutza sustatzeko. Ezkerrak adierazi du aniztasunean bizitzeko beharra eta bizikidetzari eusteko garrantzia.

Pablo Bilbao, SEHASKA elkartearen izenean, gizarte inklusibo eta tolerantetzat jotzen den arren, oraindik ere gorroto-delituei egin behar zaiela aurre nabarmendu du. Era berean, Asier Molleda ikertzaileak familia homoparentalen barne dinamikak aztertu ditu, sexuek ez dutela guraso onak izateko gaitasunean eraginik

Jardunaldian ere, Francesca Re eta Nicola Carone bezalako hizlarien hitzaldiak izan dira, LGTBIQ+ familien egoera legalean eta gurasotasunaren faktoreetan zentratu direlarik.