Euskadiko biztanleria migratzaileari arreta emateko koordinazio soziosanitarioa jardunaldia egin da

Euskadin migratzaileak artatzeko koordinazio soziosanitarioko jardunaldia

2026ko martxoaren 25ean, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak antolatutako “Euskadin migratzaileak artatzeko koordinazio soziosanitarioko guneak” jardunaldia burutu zen. Topaketaren helburua osasun, gizarte, akademiko eta hirugarren sektoreko profesionalak elkartzea izan zen, biztanleria migratzaileari arreta emateko erronkak aztertzeko eta sistemen arteko koordinazioa indartzeko.

Jardunaldian, funtsezko gaiak jorratu ziren, besteak beste, zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak, kulturarteko bitartekaritzaren garrantzia eta komunitate-lanaren funtzioak. Halaber, Euskadin eta bestelako lurraldeetan garatutako esperientziak eta jardunbide egokiak aztertu ziren. Topaketak hausnarketa partekaturako gune bat sortu zuen, eta arreta-eredu inklusiboagoak eta aniztasunera egokituak lortzeko beharra azpimarratu zuen.

Jardunaldiaren ondorioak eta edukia xehetasun guztiak ezagutzeko, kontsultatu Topaketa soziosanitarioak atala.