2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasea bukatu da
Herriak aurkeztutako 393 proposamenetatik, boto gehien jaso duena etxebizitzaren inguruko azterketa parte-hartzailea izan da, 2030 Agendako 11. Garapen Jasangarriko Helburuarekin bat dadoskalako.
Elorrioko Udalak 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasea amaitu du, etxebizitza hutsen azterketa eta alokairu-programa garatzeko proiektua irabazle bihurtuz, guztira 168 boto jaso dituelarik. Proiektu honek 50.000 euroko aurrekontua izatea aurreikusten da.
Parte-hartze prozesua bi fasetan antolatu da: lehenengoan, 119 herritarrek eta hiru ikastetxek (BHI Elorrio, Txintxirri Ikastola eta Lourdeseko Ama Ikastetxea) proposamenak aurkeztu dituzte. Bigarren fasako botoan, urriaren 6tik 19ra, herritarrek sei proiektu finalisturen artean botoa eman dute, guztira 428 lagun parte hartuz. Emakumeek %56,5eko ordezkaritza izan dute eta euskararen erabilera %54,7koa izan da.
Fase honetako sei proiektu finalistak hauek izan dira:
- Etxebizitza hutsen eta eskaeraren azterketa – 168 boto
- San Jose parkean hobekuntzak – 122 boto
- San Luis atzeko haur-parke estalia – 75 boto
- Ametsolako gazte-eremua berritzea – 39 boto
- Emakumeei aitortza egiteko eskultura bat – 15 boto
- Etxebizitzaren inguruko informazio bulego parte-hartzailea – 9 boto
Udalaren iritziz, prozesuak Elorrioko herritarren benetako kezkak eta lehentasunak islatzen ditu, gobernantza parte-hartzailearen eta gardentasunaren kultura indartuz. Orain, fase berri bat hasiko da: emaitzen gauzatzea eta jarraipena. Proiektu hauek etxebizitzaren arloan diagnosia eta alokairu-programa esperimentala garatuko dute, udalerrian etxebizitza irisgarriagoak eta jasangarriagoak sustatzeko helburuarekin.
